Contact
  • alt
  • Publiko gaztea
    eta familiak


    Urte osoan zehar hainbat aktibitate proposatzen zaizkie bisitari gazteei eskolaz
    kanpoko astian, familiarekin, edo aisialdiko zentroekin, elkarteekin

    edo bestelakoekin datozelarik.

  • Museoa jostagarri

    MUS’u – truk!

    Jokoak urririk, bilduma iraunkorrak eta aldi bateko erakusketak

    jostaketan ezagutzearren. Senideekin partekatzeko! (museoko harreran eskura)

     
     

    Atelierrak

    Museoko bildumetara egin hurbilpen tematikoa, atelier ludiko edo sortzaile bati lotua.Animazioak urririk, euskaraz edo frantsesez.

    Haurren taldeentzat, gutienez 5 eta gehienez 15; aldez aurretik erreserbatu beharra. Tarifak : 2,5€ (1-3 urt.) 4 € (4-11 urt.) haurreko. Taldeak : 30€

     
     

    Zure urtebetetzea museoan (6-12 urtekoendako)

    Bilduma iraunkorren deskubrimenduaren ondotik, atelier sortzaile bat.

    Erreserbatuz gero, asteazkenetan 15etatik 17etara, animazioa euskaraz edo frantsesez, gehienez ere 12 haurrendako.Tarifa 4€ haurreko (urririk urteak betetzen dituen umearendako eta heldu laguntzaile batendako)


  • Museoa: nola erabili

     

    Museoan iragan beharreko tartea erabat gozatzeko, hona hemen ezinbesteko oharrak, batbederaren erosotasuna eta aurkeztu bildumak bermatzen dituztenak:

     

    1 - Museoko bildumak hauskorrak dira; lagun gaitzazu iraunaraz ditzagun


    2 – Museoko espazioa partekatua da; errespeta ditzagun gainerako