Contact
  • Ikasleak

    eta irakasleak

    1988tik aitzina, Argitu heziketa zerbitzua sortu orduko, irakasleen primerako
    laguntzailea da museoa, haur eskolan hasi eta unibertsitatera arte. Egun, publikoen zerbitzuaren ekipoak hainbat aktibitate proposatzen ditu gizarte eta historia museo den hau baliabide hezitzaile bizi-bizia izan dadin.
    Objektuaren gaineko soa. Bildumetara diziplinarteko hurbilpena egiten duenez,
    piezen testuinguru historiko, etnologiko eta artistikoa azaltzen duen heinean, espazio pedagogiko bat da museoa, historiaren eta arteen irakaskuntzari osoro egokitzen zaiona.

    Museoko sarrera urririk da 26 urtez azpikoendako eta ikasleekin datozen irakasleendako (laguntzaileak ere urririk sartzen dira, 15 ikasleko gehienez bina etorriz gero).


    Ikasle publikoak, harremanetarako:  alt+33(0)5 59 59 57 52

                           @  r.etcheverry@musee-basque.fr


  • Kultur eskaintza: negoziaturiko proiektuak

    Haur eskolak eta Lehen Hezkuntza (1. zikloa)

    Atelierrak

    Museoko bildumetara egin hurbilpen tematikoa, atelier ludiko edo sortzaile batilotua. Hobe da ikasleak etortzea nahi den data baino gutienez hilabete lehenagoharremanetan jartzea museoko langileekin, atelierra irakaslearen proiektupedagogikora albait estuen molda dadin.

    Oren iriko animazioak euskaraz  edo frantsesez

    Urririk - Hitzordua eskatuta



    Lehen (2. eta 3. zikloak) eta Bigarren Hezkuntza (kolegioak eta lizeoak)

    Ibilbide tematikoak

    Modulu hauek, bildumak tarteko, gai batean sakontzea ahalbidetzen dute.aktiboki parte har dezaten galdetzen dute, batez ere museoan egiten den animazioan.Ezinbestekoa da publikoen zerbitzukoekin ikasleak etortzea nahi den data bainohilabete lehenago harremanetan jartzea. Proposatu ere proposatzen zaio irakaslearilehenago topaketa bat egin dadin, proiektuaren zer-nolakoak (gaia, helburuak, nondiknorakoak) museoan bertan jorratzeko. Gai berriak ere landu daitezke, eskaeren ariora.

    Oren baten eta biren arteko ibilbidea, euskaraz edo frantsesez.

    Urririk - Hitzordua eskatuta 



    Ibilbide tematikoak Bordeleko errektoregoarekin

    batera landu dira, 64ko ondareirakasle arduradun

    Mano Curutcharryren eskutik.

    marie-leon.curutcharry@ac-bordeaux.fr

  • Kultur eskaintza: bisitaldiak

    Bisitaldi gidatuak

    Museoaren deskubrimendu orokorra, mailen arabera egokitua. 2. eta 3. zikloko

    ikasleendako euskarri pedagogiko bat ere bada(”Euskal Museoan, kausitu dut…”)

    eta parekoak (”Euskal Museoan, ediren dut…”).

    Oren eta laurden iriko bisitaldiak, euskaraz eta frantsesez eskainiak 

    Erreserbatu beharra - 56 €

    Bisitaldi libreak

    Urririk – Erreserbak, nahitaezkoak


    Irakasleak: formazio saioak

    Irakasleen formaziorako, museoak eta Hezkuntza Nazionalak saioak eskaintzendituzte, erakustareto iraunkorretan zein aldi bateko erakustaretoetan, bai museoakberak gauzatuak, bai Errektoregoak edo 64ko Ikuskaritza Akademikoak, 64ko DDPZkedo Irakaskuntza Katolikoko Elizbarrutiko Zuzendaritzak gauzatuak.



  • Museoa: nola erabili


    Museoan iragan beharreko tartea erabat gozatzeko, hona hemen ezinbesteko oharrak, batbederaren erosotasuna eta aurkeztu bildumak bermatzen dituztenak:


    1 - Museoko bildumak hauskorrak dira; lagun gaitzazu iraunaraz ditzagun

    2 – Museoko espazioa partekatua da; errespeta ditzagun gainerako