Contact
  • Ongi etorri

    Euskal Museora


    1924ko otsailaren 2an, alegia, Euskal Museoa ofizialki ireki zen larunbat hartan, honako ongietorri hau egin zitzaien bisitariei, izkiriaturik:


    "Hemen sartzen dena bere etxean da"

    Harrez geroztik Museoak beti eutsi dio abegi oneko erranairu hari, ideiak eta
    ikuspuntuak elkartrukatzeko, ezagutzarako eta ikerketarako tokia izateko

    asmoz sortu zen eta.
    Zuk, Euskal Museo eta Baionako Historiarenaren berri izateko gure webgunea
    hautatu duzun lagun horrek, informatzeko eta komunikatzeko baliabide hau eskura
    daukazu, hobeki ezagut gaitzazun eta, nahi izanez gero, Museoko lantaldearekin kultur elkarrizketa izan dezazun.
    Zure bisitaren zain...