Baionako Euskal Museoaren lemak tonua ematen du. Bisitariak badaki ongi etorria dela Frantziako Museo horretan. Hemen, Euskal Herriari eskaini bilduma etnografiko paregabekoaz gain, aldi bateko erakusketak, bisita egokituak, publiko guziei zuzendu jarduerak eta jarduera kulturalak eskaintzen dira. Ideien eta ikuspegien trukatzeko, jakintzaren eta ikerketaren laguntzeko, jarduera kulturalaren eta biziaren sustatzeko xedea izanik, museoak, sortu zenetik, bere lema abegitsuari ohore egiten dio.

Baionako alde zaharraren bihotzean kokaturik, 3 000 m²-ko erakusketa eremuan, gehienak 20. mendearen hastapenean bilduak izan diren gauzak eta arte obrak aurkeztuak dira. Horiek euskal jendartearen ibilmoldeari buruzko lekukotasunak eskaintzen dituzte. Baionako historia ere aipatua da, itsasoko eta ibaiko portu gisa, bai eta euskal, gaskoi eta judu kulturen elkargune gisa.

BISITAK
- Bisita libreak: interneten erreserba
- Bisita gidatuak: interneten erreserba
- Bisita gida aplikazioa: Euskal Museoaren gida frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz da App Storen eta Google Play-en (+ logoak). Museora etorri aurretik deskargatzea gomendatzen dugu.

JARDUERAK Begira agenda musee-basque.com-en
- Familiaren eta gazteen ibilbidea
- Hitzaldiak
- Helduentzako eta gazteentzako tailerrak
- Eskolakoa: hezkuntza-zerbitzuarekin harremanetan sartu: 05 59 57 52.
- Liburutegi-dokumentazio-zentroa: 9:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara, astelehenetik ositiral arte. Hitzordu bat hartu behar da: 05 59 59 57 50 / 05 59 59 57 54.

DENDA: museoko bildumetan oinarritutako eta bertako artisauek egindako sorkuntza esklusiboak. Liburu-denda eta opari ideia asko.