1922tik aitzina bidurik, mota orotariko 85.000 inguruko objektuz osatua da gaur egun Baionako Euskal Museoko bilduma. 20.000 dokumentu grafiko (marrazki, estanpa, afitxa eta kartak) 50.000 argazki (negatiboak eta errebelatuak) eta eremu oso zabala bat, tresneria eta altzaritik obra artera, estaltzen duten 15.000 objektu hiru dimentsiotan. Tipologia desberdinetako bilduma horretaz gain, bildumek estaltzen duten zati kronologikoa biziki irekia da ere, Historiaurretik XX. Mendearen bigarren erdia arte.
Partikularren emaitzei esker da nagusiki osatu funts publiko hau eta oraindik molde horretan nabarmenki handitzen segitzen du, ondare horren balio kolektibo eta sinbolikoa azkartzen duen printzipioari jarraikiz. Aldi berean bildumak erreferentziako arlo bat bezala (etnografia, argazki funtsa) hartuak diren sektoreak azkartzea, pieza ospetsuak eskuratzea (Caro-Delvaille margolariaren Pauma Zuria) eta ordura arte biziki ikusten ez ziren egintza sozialen irudikatzea (XX. Mendean Euskal Herrian gertatu kultur mugimenduaren historia adibidez) ahalbidetzea du helburu eskuratze politikak.
BILDUMEN KATALOGOA