Euskal Museoak Eugenia de Montijo inperatriza argian ezartzen du.
Aldarea, i.m. « Europan, familiak bere debozioneak egiteko erabiltzen duen etxeko kaperaren elementu bat osatzen du etxebizitzeetan, nagusiki greziar eta erromatar Aitzinaroan. […] Arbasoen eta jainkoen kultua segitzen duen beste erlisione batzuetan, usu atzematen da oroimenari edo arbaso edo heroien kultuari eskaini leku bat: etxeko aldareak ».
Azken mota honi zaio Eugenia de Montijori eskaini erakusketa-dosier honetarako hautatu dugun titulua lotzen, Biarritzen bezain bat Euskal Herrian ere irudimen kolektibiko figura bilakatu baita.
Duela ehun urte zendu den Eugenia de Montijo izengoitiko María Eugenia Ignacia Agustina de Palafox y Kirkpatrick Espainian sortu da, Granadan, 1826ko maiatzaren 5ean eta 1920ko uztailaren 11n zendu da Madrileko Liria jauregian. Napoléon III.aren emaztea eta 1853tik 1870era Frantsesen Inperatriza izan da. Biarritz « asmatu » duke bai eta luzarako euskal eta akitanizar lurraldeak markatu. Arteen enbaxadore eta babeslea, modaren erregina, garai hartako bizimoldeen gomendiogile izan zen. Aldi berean erromantikoa eta modernoa zen Eugenia pribatua, Eugenia Espainol exotikoa, gortearen bizi osoa eragiteko eta zenbait aurreikuspen elikatzeko punturaino, dugu omentzen eta aldare ttipi hau eskaintzen diogu.