Baionako Euskal Museoko ehun bildumak


2021eko uztailaren 9tik 2022ko urtarrilaren 22ra, museoak bere urteko aldi bateko erakusketa bertako bildumetan aurkitzen diren ehunei eskainiko die. Jantzi tradizionalak, ospakizunetako jantziak, dantza jantziak, panpina soinekoak, sorbalda zapiak, lepoko oihalak, etxeko oihala,  idi mantak, zakuak, artilezkoak eta espartinak. zaizkio publikoari aurkeztuko, fabrikatze eta erabiltze praktiken, gaur berriz agerian ezartzen dugun eguneroko bilben   lekuko.

Lurraldeko ehunen eta haien usaiako erabiltzearen lehen ikuspegi tipologikoa agertuko du lehen erakusketa honek, Euskal Herriaren zinezko ikur gisa egin hedapena arte.
Ekaien bidezko lehen ikusmoldeak argira ekarriko dizkigu ehun tradizioaren jatorriak eta, ondotik, bigarren zati batean, ikuspegi historiko batek tardizioko ehun eta jantzien irudikapena berezikiago hunkituko duelarik. Hirugarren zatian, etxeko oihalak eta jantzigintzako oihalak, mekanizatzea gertatu delarik, ukan duten loturak erakutsiko du industriak eta turismoak ehunaren tradizioari ekarri diotena. Lurraldeak trebetasun handia garatu baldin badu ere ezkontza puska eta kultuko erabiltzeari zuzenduak ziren oihalen fabrikatzean; garai ezagunena den XIX. mendearen azken laurdenetik aitzina, dibertsifikatze bat gertatu da eta hortik landa, tokiko oihal guti sartzen dira jantzigintza tradizionalean. Badirudi trukatze ugari izan direla tokiko jantzigintza eta inportatutako oihalen artean; kotoizko hariaren agertzeak abiatze bat eragin du tokiko ekoizpenaren dibertsifikatzean. 
Bukatzeko, erakusketa entseatzen da, errito, besta eta usaien bitartez, erakusten nola usaian lanerako soinean jarri edo «  Iganderako » jantzietako oihalak nortasun adierazpenak bilakatu diren, izan folklorikoa edo jakintsua.

Ehun zaharberritze obralekua
1926tik 1998ra, jantzi batzuk 72 urtez erakusgai egonez, itzulbiderik gabeko desmasiak eragiten dituzten argia eta errauntsaren erasoak jasan dituzte. Mendearen hastapenean, begiratze prebentiborik ez zegoen eta nehork ez zuen susmatzen orduan jantzi batzuk etorkizunerako lekuko baliosak bilaka daitezkeenik. Gehiegizko esposizioak andeatu ditu beraz eta ondotik 25 urtez zokoratuak izan dira. Gaur egun, ehunen begiratzearen ezagutzak zuhurrago izatera bultzatzen gaitu. Ehun zaharrak biziki hauskorrak dira eta higadura eta andeatzeak pairatzen dituzte. Ez dira errelika soilak, argibide anitz ekartzen digute gaur egun galduak diren fabrikatzeko molde batzuez.  Oihal eta jantzi baliosak izan dira, udaberri honetan, Patricia Dal Prak Saint-Deniseko Ondarearen Institutu Nazionaleko ehun zaharberritze ikasgelarekin koordinatu ehun begiratze eta zaharberritze obraleku-eskola baten gai nagusia. Aurten erakutsiak izanen ez diren ehunekin luzatuko den obralekuari eskainia izanen zaio Ostegunak museoan gaualdi baten hitzaldia.

Sokoa, Lartigue, Moutet elkarlanak
Erakusketaren kari eta SOKOA enpresaren 50.  urtebetetzearentzat, Euskal Museoak elkarlan bat antolatzen du, berekin eta baita ere LARTIGUE (Azkaine) eta MOUTET (Orthez) ehule eta sortzaileekin. Elkarsorkuntza bat asmatzen dute Sokoaren altzariekin euskal ehunez tapisatuak (Mendi eta Klik). Iratzoki-Lizaso diseinu egileek margotu eta Hendaian Sokoako langileek eraiki dituzte.

Argazki: Kaiku (mendigozaile), artile trikotatua. Sara, 1960 inguru. Argazkia: Anouck Oliviero, Anaiz Duperret. © Baionako Euskal Museoa.

Fichier pdf Prentsa ohar

Argazkien legendak prentsa oharren dira.