2022ko apirilaren 17a arte

Joan den otsailean zendu den Charles Carrère (1927-2021) berinagile maisuaren omentzen du Charlesen Burukeriak erakusketa ibilbideak, 2021ko azaroaren 4etik 2022ko apirilaren 17ra arte. Hogoita hamalau zurikatzezko marrazkik oihartzun egiten diete museoko erakusketa iraunkorrean aipatu gaiei. Bilduma iraunkorretan barna igaroarazten duen ibilbide bat proposatzen du erakusketaren hari urdinak, museoko lehen gelatik XVIII. mendeko eskaileraren ondoan den haur abandonatuen « tornua » arte. Charles Carrèrek 2008an burutu Haur abandonatua beirateaz apaindua da 2010ez aitzina, eraikina ospitalea zelarik (1860 hamarkada arte) familia behartsuei haien haur sortu berriak uzteko balio zuen irekidura ttipi honek.

Beirate kartoi sail bat eskaini zion Charles Carrère berinagileak Euskal Museoari. Azken bi urte hauetan zehar, bere artearen beste aurpegi bat agergai jartzen duten marrazkiekin eta margolanekin osotu du emaitza hori. Bosch eta Brueghel-en obretan oinarritzen badira ere «burukeria marraztuak » -artistak berak hala salaturik-, estilo beltz eta deliberatuki beltza aldiz, Goyarenetik hurbilagoa da. Marrazkiek daramatzaten notazio eta tituluei dagokienez, haien hitz-maletak eta hitz joko urragarriak ditugu izpiritu nahitara surrealista baten lekuko. Berak hobeki menperatuko nahiko zukeen genero nagusia zen margolaritza; halere, zur-ikatzezko notazioa eta lehen marrazkialdia usu gozoagoak dira. Horrela, izipiritu ozpina duen umore urragarriko marrazkilari bikaina, XX. mendeko modernitatean sakonki errotua den gizona argira ekartzen du museoak Charlesen Burukeriekin.

Biografia
Anglet 1927-2021

Charles Carrère berinagile maisua, mosaista, margolari eta marrazkilariak, Euskal Herriko, Landesetako, La Réunioneko eta Maliko elizetako beirateak apaindu ditu. Lan eguna bukatu eta margolaritza, pastela, urmargo edo zur-ikatz arloan eraman ikerketa plastikoa gauean berant arte jarraitzen zuen. Marrazten dituen objektuak eta abereak jantzeko erabili antropomorfismoak, batzuetan zorrotza duen umore baten onurako eman irudimen emankor bat adierazten du. Bosch, Breughel eta Goyarengandik, besteak beste, datorkio ezkutukorako lilura.

Irakusketa Ibilbidea

Bederatzi etapa aldizkatzen dira Dagourette etxeko hiru mailetan: • Hiru geldialdi proposatuak dira etxabean. Lehena bentan (baserri guneko saltegia), gazitegiaren ondoan bigarrena, eta zutarri borobilen gelan hirugarrena. • Lehen solairuan, objektu zahar eta artistaren begiaren arteko harremanak jarraipen bat badu altzairuen gelan. Eskulangitzaren gelan, Charles Carrèren ateleriatik datozen objektu desberdinek sarrarazten gaituzte artistaren lan unibertsoan. Azkenik, argiez blaitu barnekorrale batean, Janie Cailliau kazetariak burutu bideo aurkezpen batek kontatzen du Charles Carrèren sei « Burukeriren » genesia. • Bigarren solairuan, xorien gaiari eskaini «Burukeria» sail bat agertzen da murru batean. Bi marrazki lotuak dira dantzaren gelan eta beste bik ibilbidearen bukaer adierazten dute Haur abandonatua beiratera daraman XVIII. mendeko eskaileran.

Erakusketaren inguruan - Izena eman : 05 59 59 08 98

• Hitzaldiak

22-02-03 : Les lumières de Charles Carrère. Hizlaria : Odile Contamin, arte historialaria.
22-02-17 : Les caprices ou les extravagances d’un maître verrier. Hizlaria : Janie Cailliau.
22-03-03: Charles Carrère un érudit autodidacte, des influences et un surréalisme latent... Hizlaria : Sabine Cazenave kontserbatzaile nagusia.

• Bisita-hitzaldiak: 22-01-06 ; 22-04-07, 18:00etan