23-07-14 > 24-01-14

Industria izarian ekoiztu eta nazioarte mailan hedatua izan den argazkilaritzako lehen egin-moldea da autokromoa. Lumière anaiek 1903an pikoan emanik eta 1907tik aitzina merkaturaturik, 1930 hamarraldiaren erdiraino erabilia da, teknologia berriek (Kodachrome eta Agfacolor) ordezkatu aitzin.

Garai hartako argazkilariek suharki hartu zuten kolorearen agertzea. Gaur egun, lekukotasun ordezkaezinak eta liluragarriak osatzen dituzten milaka argazki eginak izan dira geroztik. Iraganari buruzko leiho bat irekitzen du autokromoak eta atzoko mundua sekula ikusi ez dugun bezala agerrarazten digu, hurbiltasun durduzagarri batean. 

Euskal Herrian, trantsizioko garai batean murgiltzen gaituzte kolorezko irudi horiek. Iraganetik helarazi paisaia eta bizi moduetatik, oraindik nasaiki gailentzen direnak, aisialdi praktika berriek eta hirien hedatzeak, abian den modernitatearen garapen guziz lasterra markatzen dute.

XX. mendeko lehen hamarraldietako Euskal Herriaren barnako aparteko bidaia kolorez proposatzen du Baionako Euskal Museoak eta Bilboko Euskal Museoak partaidetzan sortu eta ekoiztu erakusketa honek. Artoski burutu ikerketa lan baten ondorioz, bilduma pribatu eta publiko andana baten bitartez identifikatu 1.000 euskal autokromo baino gehiagoren arteko 225 argazkiko hautaketa bat da hemen aurkeztua.

3 zatitan banatua da erakusketa. Lehena, argazkilaritzan kolorearen ikerketaren historiari eskainia zaio, bai eta autokromoari, honen alde teknikoei, honen hedapenari eta honen erabilpenari Euskal Herrian (estetikak, dokumentalak, artxiboak). Bigarrenak lehengo mundua miatzen du garaiko aktibitateen, haren ingurunearen eta haren ingurumenaren bitartez. Mende honen lehen herenean abiatu aldaketekin irekitzen da azkena, itsasbazterren bilakaera bizitegien biderketaren eraginez, aisialdien garapena, hirien hedatzea.

Bilboko Euskal Museoarekin lankidetzan asmaturik eta eginik.
Hauts-de-Seine departamendua - Albert-Kahn departamendu museoarekin lankidetzan.

Erakusketaren inguruan: bisitak, hitzaldiak, tailerrak >>> begiratu

Prentsa oharra: irakuri

Prentsa oharra: Fichier pdf kargatu

Dossier de prensa Esp-Eus: Fichier pdf descargar 

Argazkien legendak:

Auguste LÉON
Biarritzeko hondartza handia, bainuaren tenorean. 1928
Hauts-de-Seine departamendua–Albert-Kahn departamendu museoa.
Archives de la Planète bildumak.

Antonin PERSONNAZ
Bikote bat idiekin Milafranga aldera. 1907-1914 inguru. S
ociété française de photographie bilduma.

↓ Behean, argazkiak deskargatzeko, legendak prentsa txostenaren 16. orrialdean dira eta eszengrafia argazkien legendak , argazkietan dira. ↓