2017ko abenduaren 16tik 2018ko maiatzaren 20 arte, Errobi geletan

Baionako historiari lotu eta Europan militar, diplomazia, zientzia eta letra arloetan ospea izan zuen Agaramont familia handiaren patuaz bildu haur potreta galeria oparo bat erakusgai jartzen du Baionako Euskal Museoak, 2017ko abenduaren 16tik 2018ko maiatzaren 20ra. Haien garaieko artista handienek burutu obra hauek, hiru denboraldi arakatzen dituen multzo biziki berezia osatzen dute: Aitzineko Erregimena, XIX. mendea, XX. mendea Bigarren Mundu Gerra bezpera arte. Baionan sekula aurkeztua izan ez den erakusketa hau gertakizun nagusia da. Paueko gazteluko Museo Nazionalean urte hasieran antolatu izan zen erakusketaren gaia berdina izanik, xede zabalagoarekin garatzen da hemen bilduma.

AGARAMONT FAMILIAREN OSPEA

Agaramontiarren etorkiak historia luzea eta nazio mailako patua ohore handiz aldarrikatzen ahal ditu. Jatorriz Biduzeko behereko haranari loturik, bertan Erdi Aroan Konpostelarako bidean zeuden beilariei babesa eskaintzen baitzieten, Gramontiarrek haien boterea Euskal Herrira, Bearnora eta Bigorrara hedatu zuten, lurralde hauek gailentzen zituzten gaztelu sare bat eraikiz. Hauei esker, printzerri bat osatzen lortu zuten: Agaramont, Akamarre, Gixune eta gehien bat Bidaxune, haien subirotasunaren gune nagusia. Henri IV Frantziako tronura ailegatu ondoren, Nafarroako eta Frantziako erresumen bidegurutzean kokatuak ziren Agarramontarrek Bearnoko eta, Espainiaren aurrean garrantzia handiko gunea zen Baionako hiriko gobernadore eginkizuna bete zuten. Frantziako erregearen zerbitzuko izanik, hiru mariskal hornitu zizkieten Luis XIV eta Luis XV.ari; presentzia jarraikia izan zuten gortean. Bertan etorkizko kargu nagusietakoa, Frantziar Zaindarien koronelarena, eduki izan baitute. Iraultzaren nahasmenduen ondotik, erbestetik itzuli eta arlo desberdinetan jarduera nabarmena izan zuten. Ibilbidea armadan eta diplomazioan segitu zuten, baina arte, letra eta zientzian ere halako distira batekin esku hartu zuten ere.

POTRETA

Aristokrazia edo burgesia handiaren gaztelu eta jauretxeetan, oroitzapenaren galeria bat arbasoen irudi kontserbatorio gisa erabilia da. Katalina Medici erreginak bere haurren potretak erregularki manatzen dizkio François Clouet margolariari, garai hartako medikuntzak ematen zituen mediku adierazpenak edo, hemen aurkeztua den potretako gereziekiekilako Anne ttipiaren aitatxia eta bere haurren gobernadorea den Jean II d’Humières-ek ematen zizkion berriak baino zorrotzagoak zirela iruditzen baitzizaion.

AGARAMONT BILDUMAKO HAURRAK

XVI eta XX. mendearen arteko Gramont Etxeko ehun eta berrogoita hamar potreta baino gehiago, zizelkadurak, tapizeriak eta altzariak eskaini dizkie Agaramont dukeak 1982an Baiona Hiriari eta honek Paueko gazteluko Museo Nazionalean ezarri ditu 1991n. Ez da batere ohikoa Frantzian horrelako bilduma bat oraindik osatua izatea Historiaren gorabeherei buru eginez.
Hogoita hamar bat haur potretek, adin zail horretako pertzepzioaren bilakaera ikusgai izaten eskaintzen dute. Gutitan balioan ezarria izan da hastapenean, eta, ondotik, goretsia  entimentaltasunaren izenean Argien mendean, bai eta aztertua izan bere aniztasunean, XIX. eta XX. mendeetan. Bigorrako Aste herriak prestatu XVII. mendeko ex-voto bakunak, Jesus Haurraren ereduaren arabera bildu lehen haur potreta hauen erlixiozko neurria ematen du. Agaramont Etxeak prestatu beste obra batzuei esker, eta horretarako bihotzez eskertu nahi dugu. 2017 urte honen hastapenean Pauen « l’Air de famille » titulupean erakusgai ezarri Gramont bildumako margolanez gain aurkeztuak dira. Paueko gazteluko Museo Nazionala Baionako Euskal Museoko kontserbatzaile buruarekin batera, aurkikuntza eta gozamena, uztartzen dituen ekimen hau prestatu duelako, tolesgabe izateko fama duen adin baten begirada hunkigarri pean.