1966an sortua, taldearen partaide izan ziren Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, José Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta.
Francoren ordenak onartutako adostasun arte figuratiboaren aurka José Antonio Sistiaga, Amable Arias eta Jorge Oteiza hasi ziren elkarlanean, Euskal Herrian abangoardia hautabide bat proposatuz.
Ihardukitze eta askatze ekintza bat da, garai hartan euskal kulturaren munduak sustatzen zuen berritze oldarraren kari enblematikoa bilakatu dena.
Zortzi artista horien 100 bat artelan sorta bat aurkezten du erakusketak, garai hartakoak gehienik. Euskal Herriko 1960. hamarkadaren politika eta kultura azaltzen ditu zehazki 100 bat dokumenturekin. Azkenik, euskal sorkuntzaren oldar berri horren ondorioz estetika zehatz bat nola zabaldu zen erakutsiko du, 1970. urteen amaieran berreskuratu askatasunaren ikurra bilakatu arte.
Baita taldea iparraldeko euskal probintzietan sortzeko asmoa agertu zen ere. Baina gauzak ez dira iragarri bezala gertatu. Lehen hiru taldeak muntatu ondoren, Euskal Eskolaren abiapuntuaren une nagusia izan behar zuen Gaur, Emen eta Orain taldeekin batera aurkeztu beharreko Danok nafartar kolektiboaren erakusketa ez da sekula antolatu ahal izan, talde desberdinetako artisten arteko konpondu ezinezko desadostasunen gatik. 1966 urtearen bukaeran berean, ezinezkotzat agertu zen euskal artistak probintzia guzien arteko mugimendu bateratuan kolektiboki mugiarazteko egitasmoa gauzatzea. Gaur taldeak segitu zuen bakarrik zenbait denbora oraino, 1967ko abenduan hetsi zuen Barandiaran galeriako aktibitate desberdinetan inplikatuz, eta hortik landa, noizbehinkako agerraldiak egin zituen 1969 arte, taldeko kide batzuen obrak aurkezten zituzten zenbait erakusketaren bidez.
Alta, nahiz eta taldeak ez anitz iraun eta Euskal Eskola ez sortu, bururatu gabeko esperientzia hau funtsezkoa izan da Euskal Herriaren historian, garai hartako zortzi artista bikainenetako bildu baititu, Gaur taldeak bultzatu hastapeneko mugimenduari esker, eta, hirurogoi hamarkadan, Euskal Herriko kulturaren sektore desberdinak inarrosten dituzten hiru erronka
nagusiak nahastikatzen dituelako: arte modernitatea (konbentzionalismoa eta immobilismoaren
aurrean forma berriak agerrarazi eta onartarazi), nortasun aldarrikapena (aldi berean modernoak eta Euskal Herrikoak diren arte adierazpen moldeak definitu eta sortu, euskararen defentsari lehentasuna emanez) eta engaiamendu politikoa (bizi publikoan obren bidez, gogoeten bidez edo hitzartzeen bidez artista gisa agertu kontzientziak piztuz, garaiko ordena eraldatzeko).
Erakusketak eta honekin batera aurkeztua den katalogoa eskaintzen duten urruntasun historikoak, Bilbo mendean hartzearen (1937) ireki eta autonomia estatutu berria (1979) ezarri ondorengo urteekin hetsi den Euskal Herriaren kultur eta politika historia zati handian, garrantzia handiko gertakari hau eta zortzi artista haien obra birkokatzea du helburu. Garai hura bukatzean, aukera eskainia zaigu botere publikoek eta elkarte munduak, artista hauetako batzuen estetikaz jabetzeko eta instituzionalizatzeko prozesu bateratua behatzeko (afitxak, logoak, zizelkadurak esparru urbanoan), honek lagundu baitu enblematikoa bilakatzen – modernitatea, hizkuntza unibertsala (abstrakzioa) eta berreskuratu tokiko nortasunaren arteko ezin gaindituzko elkartzea –, preseski artea Euskal Herrian beste bide batzuk arakatzen hasten zen momentuan.