Baionako Euskal Museoak aurkezten ditu Pablo Tillac-ek Gerla Handian egin zituen sinestezin nazionalitate desberdinetako soldadoen potretak horietako 100 Reims-eko Arte Ederren Museoak prestaturik (martxoaren 22an, marrazki batzuk aldatuak izanen dira). Bordalen ziren Amerikar Mariñelak, baseball jokalariak, cowboys-ak zaldien gainean, soldado beltzak dantzatzen ari, magrebiarrak, soldatuak pausatzen ari borroka larrietatik urrun.
Euskal Herriaren ezagutza obra batzuen zehar erakutsia da ere bai. Irudi ilunetan Espaniako Gerlan helduko diren kaosak agertzen dira. Ondoren, bere okupazio alemaniarraren lekukotasuna ematen du, Bigarren Munduko Gerlaren bukaeran egunkarietan hedatuak ziren hilketa agerraldiak iruditzen ausartuz.
Bai arkatzak, bai tintak, bai sangina arkatzak, bai pastelak bere tresnak dira garai hartako mundu nahasi edo mundu baketsuak marrazteko.
Marrazki-sail argitaragabe horrek euskal eskolako espresionista handi horren lan ederra eskaintzen du, alta orain arte Euskal Herriko marrazki bukolikoentzat gehiago ezagutua zen.