Zure proiektua
Gaikako ibilbide berezi batzuk plantan eman daitezke, irakaslearekin elkarlanean. Adibidez, genero margolanak edo arte herrikoiko objektuak, potretak edo 20. mendearen hastapeneko filmak abiapuntutzat erabil daitezke, narrazio lan baten egiteko, bilduma liburu baten edo bidaia liburu baten sortzeko; euskaldunen emigrazioaren gaiak Europan 19. mendean izan migrazio mugimendu handiak azaltzen laguntzen ahal dute...
Proiektu horien prestatzeko solaskidea: Régine Etcheverry, publiko gazteen bitartekaria, 05 59 59 57 52 / 06 25 24 34 24, r.etcheverry@musee-basque.fr
Aldi bateko erakusketen inguruko eskolako jarduerentzat: ikus Aldi bateko erakusketak saila.