Euskal ondare funtsa
Liburutegia museoarekin batean sortu zen eta urtez urte aberastu. Euskal Museoko liburutegia euskal gaietan berezitu liburutegi garrantzitsuenetarik bat da.
Liburu bitxiak, bakanak eta zaharrak (gehinebat XVI. eta XIX.mendeen bitartekoak) ugari ditu : 25000 liburu inguru, 1000 aldizkari titulu baino gehiago, 250 bat eskuizkribu…
Funts zaharra honela osatzen da:
- euskal kulturari eta eskualdeko kulturari buruzko obrak
- 19. eta 20. mendeetako egunkariak eta aldizkariak
- balio oso handiko liburuak, hala nola Axular, J. Leizarraga, A. Oihenart euskal idazleenak
- eskuizkribuak, hala nola 18. eta 19. mendeetako pastoralen jatorrizko testuak
- euskal errepertorioko partizioak.
Funtsa beti aberasten ari da, liburuak eta aldizkariak erregularki erosiz. Bertan, ondoko gaiak jorratzen dira:
- hemengo aktualitatea
- erakusketan aipatu gaiak (Euskal Herriko historia, Euskal Herriko etnologia eta soziologia, Euskal Herriko arteak…)
- historiari buruzko liburu orokorrak, arteen historia
- museoko langileen egitekoak: museologia, bitartekaritza, politika kulturalak, kontserbatzea