Euskal Museoaren aldizkaria
Euskal Museoaren aldizkaria eta Euskal Museoa urte berean sortu ziren, 1924an. 1944an argitaratzetik gelditu zen eta 1964an berriz hasi, museoko kontserbatzailea Jean Haritschelhar jaunak sustaturik. Honek Euskal Museoaren adiskideen elkartearen esku utzi zuen.
Euskal Museoaren aldizkaria ikerketa eta kultura hedapeneko tresna garrantzitsua da eta eskualdeaz ari diren liburuetako bibliografietan usu aipatua da.
Euskal Museoaren aldizkaria kontsultatu:
Bibliografia alorreko bilaketa baten egiteko edo linean kontsultatzeko, Museoaren adiskideen elkartearen webgunean aurkituko dituzu:
• giltza hitzak (tituluak, egileak, laburpenak) erabiliz datu basean bilatzea ahalbidetzen duen bilaketa tresna bat
• argitaratuak izan ez diren artikulu batzuk, kitorik deskargatzeko gisan
Euskal Museoaren aldizkaria Euskal museoaren adiskideen elkarteko kideei zabaltzen zaie eta beste argitalpen anitzekin trukatzen da, museoko dokumentazioa horrela aberastuz. Euskal Museoaren aldizkariaren bilduma osoa museoko liburutegian kontsultatzen ahal da.
Euskal Museoaren aldizkaria museoko saltegian salgai da.