Ziburuko Arte Eltzegintza katalogoa (Le Festin): 22€
1919tik 1995era, Ziburuko arte Eltzegintza lantegiak eskuz apaindu milaka hareharrizko zeramika ekoiztu ditu. Usu "Euskal Eltzegintza" deiturik, euskal baserri munduko eszenez apaindu lorontzi eta mahaiko zerbitzu erregionalistak direla eta ezagutua da gehien bat. Pieza enblematiko hauez haratago, bertako ekoizpen anitzak (neo-aitzinarokoa, Art déco, lorontzi esmalteztatuak, eltze zizelkatuak, lore sailak, etab.) ohitura eta modernitatearen artean, goi mailako etxebizitza eta masako turismoa artean partekatua den lurralde honek ezagutu apainketa arte arloko gustuen aldaketak bezain bat bestelakotzeak irudikatzen ditu. Euskal itsasbazterrean XX. mendeko arte eskulangitza gune nagusia zen Ziburuko Eltzegintzak lagundu du, bere hedapen zabalari esker, Euskal Herriaren irudia eraikitzen, bere itxurapen kolektiboetan.
350 irudikapen baino gehiagorekin, Ziburuko arte Eltzegintza lantegiko ekoizpen osoa, -Karl Lagerfeldek berriz aurkitu- hastapeneko obra nagusietatik, manatu sail konfidentzialagoetara, aurkezten eta ikertzen duen liburua da hau.