Sorgingoak leku garrantzitsua du Euskal Herriko historia eta irudimenean, Jean d’Espagnet eta Pierre de Rosteguy de Lancre Bordeleko Legebiltzarreko kontseilariek, Henri IV.ek agindurik, 1609an abiatu sorgingoaren aurkako auzien ondorioz .
1938an, Jose Gonzalez de La Peña (Madrid 1888 - Angelu 1961) espainol artistaren margolan sail bat burutua da, William Boissel, Euskal Museoko zuzendariak eskaturik, 1612an Parisen 17 lehen aldiko argitaratu Pierre de Lancre kontseilariaren sorgingoaren aurkako auzien kontakizuna liburu esberdinetan zatitu obran oinarritu Tableau de l’inconstance des mauvais anges et des démons margolanean deskribatuak diren eszenak erakusten dituenak. Eszenak, gaur egun oraindik ezagutzen ahal ditugun Euskal Itsasbazterreko inguruneetan margotuak dira eta sorgingoaren gelan kokatuak izan ziren.
Hauetako batean, zurezko panelez osatu poliptiko handi bat, Euskal Museoa sortu duten pertsona batzuk irudikatzen ditu artistak. Egur gaineko olioko panelez osatu azken pieza hau da zaharberritua izan. Virginie Trotignon eta Cécile des Cloizeaux, margolan zaharberritzaileek margolanak garbitu eta berpiztu dituzte eta, panelak dilindan ezarriak izan ondoren, hauen juntak ezkutatu dituzte.
Akelarreko margolanak ez ziren agertzen 2001ean bere ateak ireki dituen museo zaharberrituko eszenografian, obrak aski andeatuak baitziren.
Hala ere, publikoak gogoan atxikitzen du esparru hau eta honen zaharberritzea arras begi onez ikusten du. Egina da sorgingo eszena zaharberrituak aurkeztuak baitira, hauei eskaini etxabeko behereko estaiaren esparru berrian.